Erdaraz>>>

Egilea: Xabier P. DoCampo

Irudigilea: Xosé Cobas

Itzulpena: Bego Montorio Uribarren

Argitaletxea: A Fortiori Argitaletxea


"Gaur nire iraganean sartuko zara"

   

Iruña Kafetegiko mahai baten gainean ahaztutako koadernoa aurkituko du protagonistak eta horrek bultzaturik jabea aurkitzen eta kaierak gordetzen dituen mezuak argitzen saiatuko da.


Misterio kutsua duen istorio hau Bilbon gertatzen da eta hiria nahiz hiriko eraikinak deskubritzera eramango gaitu, bai testuaren bitartez bai eleberriarekin batera agertzen diren zirriborro, marrazki eta akuarelen bitartez.


“Margolariaren kaier” hori testuaren lagungarria baino gehiago da eta eleberriaren protagonista bilakatuko zaigu. Testuak eta ilustrazioek bat egiten dute narrazioaren haria osatzeko eta ibilbide bat markatzen digute, irakurketa bera ere ibilaldi bakar eta pertsonala bilakatuz.



Autora: Natividad de la Puerta Rueda


Max Aubek duela hirurogeita hamar urte baino gehiago idatzi zuen «hiriak oinekin irakurtzen diren liburuak direla», eta guk gehituko genioke «hiriak liburuak direla eta kamera baten lentearekin eta irudimenarekin irakur daitezkeela ».

Argiaren eta objektuen arteko lakrikunkeriari diskreziorik gabe begiratzea da hiriaren magia erreskatatzeko moduetako bat. Islak. Aurrekoekin mimetizatzen diren fatxadak. Auzokoari aurpegirik dotoreena erakusten dioten erremateak, igarotzen denak politago bihurtzeko eta urratsen joanean irudikatzeko. Lapurtutako erlaitzekin apaintzen diren gailur erakargarriak. Txoko lotsatiak, goratzen dituenaren beiren atzean ezkutatuta. Eraikin bekaiztiak, euren fatxada indartzeko auzokoak berenganatzen dituztenak. Aurretiko bistak, gure bihotzeko erriberan pozik islatzen diren pinpirinak, euren itxurarik onena guri eskainiaz. Eta eguzkiaren argiarekin hazi egiten dira, inguruan proiektatzen baitira. Eta euren kantoiak erakusten dizkigute, traza txikiak gure begien bistan utziz. Eta figurak luzatu eta zabaldu egiten dira, desagertzeko ordua geroagorako utzi nahiko balute bezala, gure betsare hunkitua liluratu nahiko balute bezala. Utz diezaiogun begiradari gure burua limurtzen.

Autoras: Natividad de la Puerta y Fleya de Ugalde

 

36 secretos a voces sobre Bilbao. Bilbao es el resultado de una amalgama cultural riquísima, que ha llegado hasta el siglo XXI con energías renovadas, convirtiéndose en un objeto histórico que nos susurra vivencias del pasado. Fichas para descubrir las pequeñas historias de edificios, rincones y detalles de Bilbao en 36 recorridos de no más de media hora. Una provocación para recorrer la ciudad con una mirada fresca que permite verla con otros ojos.