Erdaraz>>>



Ternura / Samurtasuna


«Familia» kontzeptua berriro zehaztearen aldeko apustua egin dugu; izan ere, «munduan dugun tokia» mamitzen duen gunea da familia. Familia baita beti itzuli nahi izaten dugun eta itzuli ahal izaten dugun gunea, besoak zabalik hartzen gaituztelako, familiakideok elkar maitatzen dugun eta maitasun hori elkarri adierazten diogun aterpea delako, familian aniztasuna balore positiboa delako, balore horrek aberastu egiten baikaitu.

 

Hurrengo belaunaldiei ondoko mezu hau adierazi nahi diegu: familiakideok elkarri diogun maitasuna dela benetako familia bat gauzatzen duena, eta ez dela hain inportantea familiakideen kopurua, sexua, arraza, osatzen dugun bikote mota edo familiako seme-alabak biologikoak edo adoptatuak izatea.

 

"Familia GUZTIEN aldeko ipuinen" bilduma aurkeztu nahi dizuegu. Bildumaren bidez, gizartea bere oinarritik hobetzen ahalegintzen gara, txikien hezkuntzatik, homofobiaren eta pentsamendu bakarraren guztizko erauzketa posible egiteko, aniztasunari zaion errespetu falta ekiditzeko, edozein delarik hauen jatorria. Baloreetan hezitzea, maitasunean hezitzea da, maitasuna baita benetako balorea, ez ordea gure senideen sexualidadea edo nola sortu ginen. Maitasunaren hizkuntza unibertsala baita eta ez da banako baten esklusibidadea.

 

Egunen batean, ez oso urrunekoa, inori argibiderik eman gabe edo barkamena eskatu gabe, norberak nahi duen familia eratzea naturala izateko, gutxinaka gutxinaka aurrera pausoak ematen ari gara.

 

Ipuinak Argitaletxearen orrialdean ikus ditzakezue. Beste honetan ere, gainera komunikabideetan bildumak egin dituen agerpenen laburpena egin dizuegu: http://afortiori-bilbao.com/editorial/documents/174.html

 

4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ipuinak dira non guraso homosexualak, haur adoptatuak, familia arraza-anitzak, monoparentalak, eta abar, agertzen diren.

 

Ez dira zehozerren kontrako ipuinak baizik guztiaren aldekoak. Familiaren kontzeptuaren berdefinizioaren alde egiten dugu, familia "munduan dugun tokia" bezala hartuz. Ipuinen gaietan, gurasoen homosexualitatea, dibortzioa edo ama bakarra izatetik ihes egin dugu eta momentu oro egoerak naturaltasunez tratatu ditugu. Familia ez tradizionaletan bizi diren umeak, haien familia dramarik ezta trataera berezirik gabe, haien familien islak ikus ditzaten, eta era berean, familia tradizionaleko umeak, beste errealitate familiar batzuk ezagutuz aberastu daitezen.