Gaur nire iraganean sartuko zara


ISBN:

CDU: 

Editorial:

Cod. Edit.:

Título:

Autor:

Ilustrador:

Colección:

Año de publicación:

Edición:

Lengua de publicación:

Lengua original:

Encuadernación: 

Núm Pág.:

Medidas:

Estado:

 

PVP:

978-84-934773-6-3

821.134.2-3

A Fortiori Argitaletxea

AF2006015

Gaur nire iraganean sartuko zara

Xabier P. DoCampo

Xosé Cobas

Ciudades literarias  

Bilbao, 2006

Euskera  

Castellano

Rústica glaxofonada en caja de

128

125mm x 200mm

Existencias en almacén


15,00 euros

Resumen: Iruña Kafetegiko mahai baten gainean ahaztutako koadernoa aurkituko du protagonistak eta horrek bultzaturik jabea aurkitzen eta kaierak gordetzen dituen mezuak argitzen saiatuko da.

Misterio kutsua duen istorio hau Bilbon gertatzen da eta hiria nahiz hiriko eraikinak deskubritzera eramango gaitu, bai testuaren bitartez bai eleberriarekin batera agertzen diren zirriborro, marrazki eta akuarelen bitartez.

”Margolariaren kaier“ hori testuaren lagungarria baino gehiago da eta eleberriaren protagonista bilakatuko zaigu. Testuak eta ilustrazioek bat egiten dute narrazioaren haria osatzeko eta ibilbide bat markatzen digute, irakurketa bera ere ibilaldi bakar eta pertsonala bilakatuz.

Jatorrizko izenburua gaztelaniaz: «Hoy vas a entrar en mi pasado»
Itzulpena: Bego Montorio Uribarren





Xabier P. DoCampo (1946, Rábade, Lugo)

Irakaslea eta Haur eta gazte literaturako idazlea.

Betidanik berrikuntza pedagogikorako mugimenduetan ibilia, hainbat hitzaldi eta saio eskaini ditu hizkuntzaren eta literaturaren didaktikari buruzko bai eta ahozko narrazioaren erabilera pedagogikoari buruzko kongresu eta ikastaroetan. Testu liburuak eta didaktika eta pedagogiako saioak idatzi ditu.

Jaso dituen sari ugarien artea, azpimarratzekoak dira ”Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala“, 1995.urtean Cando petan na porta pola noite lanarekin lortua, Hezkuntza Ministerioak ematen duen ”Emilia Pardo Bazán“ Saria eta Haur eta Gazte Literaturako Elkarte Galegoaren 2004ko ”Lecturas“ Saria. DoCamporen lana ”Honour List IBBY 1996“-ean eta Munich-eko Nazioarteko Liburutegiak argitaratzen dituen "White Ravens" zerrendetan (1997an eta 2005ean) agertu izan da.


Xosé Cobas (1953, Logrosa-Negreira, A Coruña)

Lehen erakusketa indibiduala 1977an egin zuen A Coruñan, eta ondoren beste asko etorri ziren, estatukoak nahiz nazioartekoak. Haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioa du zeregin nagusia 1988az geroztik eta hainbat egileren 80 bat liburu ilustratu ditu, besteak beste Juan Farias, Xabier P. DoCampo eta Fina Casalderrey Literatur Saridunenak.

Hartu dituen sarien artean hurrengo hauek aipa daitezke: Galiziako Liburutegietako irakurleek botu gehien emandako ilustratzailearentzako 2003ko ”Lecturas“ Saria, Haur eta Gazte Literaturako Elkarte Galegoak emana; Espainian ilustraturiko gazteentzako antzerki liburu onenarentzako "F.E.T.E.N." Saia, 2002; eta Literatura Gastronomikoko gaztelerazko Munduko Libururik onenarentzako 2004ko "Gourmand World Cookbook Awards" Saria. 2005. urtean Munich-eko Nazioarteko Liburutegiak argitaratzen duen "White Ravens" zerrendan agertu zen.



A nena de auga e o príncipe de lume izan zen elkarlanean burututako lehen liburua (1989), ondoren etorri ziren O país durminte (1992); Cando petan na porta pola noite, 1995eko Haue eta Gazte Literaturako Sari Nazionala (gaztelerara, euskarara, katalanera eta portugesera itzuli da); Adelaida, Henrique e demais familia, 1996 (gaztelerara eta katalanera itzulia); O pazo baleiro, 1997 (gaztelerara eta katalanera itzulia); O home que inventou unha maneira de andar, 1998 (gaztelerara, euskarara, katalanera, asturierara eta valentzierara itzulia); Nube de neve, 2000; ¡Víchela, Víchela!, 2001 (gaztelerara itzulia); Un conto de tres noites, 2001; A casa da luz, 2002 (gaztelerara eta katalanera itzulia); Bolboretas, 2004 (gaztelerara itzulia); A decisión de Valerio, 2005 (gaztelerara, euskarara eta katalanera itzulia); eta De cores e de amores, 2005.


Creative Commons License 2004-2015 A Fortiori Editorial | Alda.de San Mamés 43 bis 4º dpto.5 | 48010-Bilbao +34 944 436 411
| Contacto | Aviso legal | Política de privacidad |