Aitonaren txalupan


ISBN:

CDU: 

Editorial:

Cod. Edit.:

Título:

Autor:

Ilustrador:

Colección:

Año de publicación:

Edición:

Lengua de publicación:

Lengua original:

Encuadernación: 

Núm Pág.:

Medidas:

Estado:

 

PVP:

978-84-96755-80-2

087.5

a fortiori argitaletxea

AF2011046

Aitonaren txalupan

Mariasun Landa

Eli Landa

En favor de TODAS las familias  

Bilbao, 2011

Euskera  

Euskera

Cartoné

32

21x29.7 cm

Existencias en almacén


10,00 euros

Resumen: Maider aitonaz gogoratzen da nostalgiaz eta kariño handiz, honek eraman ohi baitzuen berarekin arrantza egitera. Aitona hil da, baina, egun batean, Maider aitonaren txalupan bakarrik doanean, zerbait harrigarria gertatzen da…

Ipuin honetan, Maiderrek onartu egingo du egia mingarria: aitona berarekin ez dagoela. Idazleak, Mariasun Landak, heriotzaren gaia ikutzen du bere ohiko estiloaz: intimismoa, hurbiltasuna, errealismoa eta samurtasuna maisuki elkarlotuz.




Mariasun Landa: Filosofian eta Letretan Lizentziatua. Literaturaren Didaktikako Irakaslea EHU/UPVn, Donostiako Irakasleen Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Entzute handiko idazlea euskarazko Haur eta Gazte Literaturan: Euskadi Saria (1991), Espainiako Sari Nazionala (2003) eta beste nazioarteko aipamenak irabazi ditu esandako literatur modalitatean eta 2008ko Andersen Sarirako Espainiako hautagaia izan da. (Haur eta Gazte Literaturako Nobel Saria). «Dabilen Elea 2011» Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek: Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.

 

Gaztelaniara, katalanera eta gailegora ez ezik, atzerriko beste hainbat hizkuntzatara ere itzuli dira haren lanak: ingelesera, frantsesera, alemanera, grekera, arabierara, koreerara, errusiera eta albanierara. Argitaratu duen nobela autobiografikoa: «La fiesta en la habitación de al lado».

Jakiunde-Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide da.

 

 

Eli Landa: 1965.urtean jaio zen nintzen Donostian, bizitzak Kolore gutxi zituen garai hartan. Txuri beltza zen dena garai hartan. Txiki txikitatik margotzea gustatzen zitzaion eta Arte Ederrak ikasteko asmotan ibili arren kimikari bihurtu zen azkenean. Ertamerikan daramazki azken 20 urte eta Kooperantea da. Ertamerikan bizi da, beste arrazoien artean, kolorez biziz beteta dagoelako eta izugarrizko argi polita duelako. «Chillida eta ni» (2009) liburuaren autorea da, bai testu eta baita ere irudien egilea.


Creative Commons License 2004-2015 A Fortiori Editorial | Alda.de San Mamés 43 bis 4º dpto.5 | 48010-Bilbao +34 944 436 411
| Contacto | Aviso legal | Política de privacidad |