ANTON GARAIKO, KORTSARIOAREN HISTORIA

A Fortiori Editorial

ANTON GARAIKO, KORTSARIOAREN HISTORIA

Egilea: Jokin de Pedro
Azalaren irudia: Luis Olaso Garralda
ISBN: 978-84-96755-50-5
Bilduma: Ex profeso, ZK: 7
Hizkuntza: Euskara
Edizio urtea: 2019
Formatua: rustika
Orri kopurua: 70 o.
Neurria: 148x210mm
Argitalpen-kodea: AF2019068
Eskariak: eskariak@globalkultura.net

Sinopsia: Antzerki historiko gisa eraturik, obra honek Anton Garaiko gorliztarraren tragedia aurkezten digu, A Coruñan 1509an haren kontra egin zen auzi judizialak emandako datuen argitan. Auzi hori, bere osotasunean 2018an eskuizkributik transkribatua eta argitaletxe honek urte berean argitaratua, zutabe sendoa da ustezko kortsario bizkaitarraren bizitza eta heriotza hobeto uler ditzagun. Idazleak elkarrizketak eta eszena berriak sortu ditu, fikzioaren bitartez pertsonaia horren giro sozialaren eta gaztaroaren interpretazio bat eginez.
Antzezlanak bi ikuskera eskaintzen ditu: lehen ikuskera historiari estu loturik doa, A Coruñako auzian datza eta gaztelaniaz jasotzen da; bigarren ikuskera kortsaritzaren jatorriaren interpretazio bat da, fikziozkoa gehiena, Gorlizeko arrantzaleen estutasun eta pobreziatik irten guran lapurreta sasi legezkoa bultzatzen zuen fenomenoari azalpen bat bilatu nahi diona. Bi ardatz narratibo horien artean egituratzen da Anton Garaiko kortsarioaren historia.
Harrotasunez esan dezakegu antzezpen honetako aktore, figurante, musikari, abesbatza, jantzi-diseinatzaile, joskile, eszenografo, zuzendari zein idazle… denak gure herrikoak edo oso hurbilekoak direla, eta ahalegin eskerga egin dutela euskarazko herri teatroaren esentziaren bidean.

SPP: 10€

busterri

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.