PLASENTZIA 1577

PLASENTZIA 1577
Egilea: Jokin de Pedro
Azalaren irudia: Luis Olaso Garralda
ISBN: 978-84-96755-38-3
Hizkuntza: Euskara
Edizio urtea: 2018
Formatua: rustika
Orri kopurua: 76 o.
Neurria: 148x210mm
Eskariak: eskariak@globalkultura.net

Sinopsia: Plasentzia 1577 antzerki testu bat baino gehiago izateko sortu zen. Ohartuko zinenez, irakurle, ez da ohikoa izaten antzezlan baten argitalpenean aktore, musikari, zuzendari eta abarren izenak agertzea, ezta proiektu bezala erakustea literatur testu arrunt bat izan zitekeena. Plentziarekin harreman estu-estua duten eta dugun gizon-emakumeok burutara eramandako proiektua da Plasentzia 1577, Uribe Kostako txoko honetan herri antzerkia euskaraz egin, ekoitzi eta taularatzeko helburuarekin.
Herriarentzat, euskararentzat, geure arteko harremanentzat, gure iraganaren berri jakiteko… prozesua emankorra izan da oso; besteak beste, lerrook idazten dihardugun bitartean beste obra baten —hobeto esanda, beste proiektu baten— prestakuntzan eta ekoizpenean gaituzu, buru-belarri: 2018ko urrian antzeztuko dugun Anton Garaiko kortsarioaren historia, hain zuzen.
Testuari dagokionez, hamaseigarren mendeko herri-giroan barneratuko zara, kantuz, dantzaz eta umore-zipriztinez arindutako gertakari historiko latzak birbizitzeko. Bejondeizula!

___
Plasencia 1577 fue creada para ser más que un texto teatral. Es un proyecto llevado a cabo por los hombres y mujeres que tenemos una relación muy estrecha con Plentzia, con el objetivo de hacer, producir y representar teatro popular en euskera en este rincón de Uribe Kosta. Para el pueblo, para el euskera, para conocer nuestro pasado… el proceso ha sido muy fructífero.
El texto te sumerge en la atmósfera popular del siglo XVI, recreando los sombríos eventos históricos, rescatando canto, baile y humor de la época.

SPP: 10€

busterri

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.