ANTÓN DE GARAY. HISTORIA DE UN PLEITO

A Fortiori Editorial

ANTÓN DE GARAY. HISTORIA DE UN PLEITO
Egilea: Jokin de Pedro eta Jaio de la Puerta
ISBN: 978-84-96755-40-6
Hizkuntza: Euskara eta castellano
Bilduma: Ex profeso, Zk: 6
Edizio urtea: 2018
Formatua: rustika
Orri kopurua: 282 o.
Neurria: 170x240mm
Argitalpen-kodea: AF2018066
SPP: 12€

Sinopsia: «Pleito de Pedro Sánchez de Achuri, vecino de Plaçençia, con Pedro de Luxán, corregidor de La Coruña, y el bachiller Çárate, su alcalde, vecino de Madrid, sobre el valor de la mitad de un navío embargado a Antón de Garay, maestre y dueño del navío, condenado a la horca por robador corsario.»

AUZIAREN ZATIAK
Anton Garaiko 1509ko abenduan urkatu ondoren, Pedro Santxez Atxurikok auzia ipini zuen Pedro de Luxán A Coruñako korrejidorearen aurka, gorliztarrari Luxánek —urkabera bidali ondoren— ontzia konfiskatu, hartaz jabetu eta saldu izanagatik —etekin guztia korrejidorearen patrikara bideratuz—. Atxurik beretzat eskatzen zuen itsasontzi erdiaren balioa (hogei mila marai) eta bai beste erdiaren gaineko hamaika mila marai gehiago.

Atxurikok Luxán auzitara eroan izan ez balu, seguruenik ez genuen edukiko Antonen bizitzako daturik, auzi horren barruan tartekatzen baitira kortsarioari urtebete lehenago egin zioten galdeketa, haren aldeko eta kontrako lekukoen adierazpenak, epai lazgarria eta beste; hau da, Anton Garaikoren auzi osoa.
Auzian esandakoak jasotzerakoan, sarri ez da ordena kronologikoa jarraitzen; aitzitik, akusazioak eta defentsak eten barik aurkezten dituzten proba eta dokumentuz josita dago, denbora-salto etengabeak eginez; horregatik pentsatu genuen irakurlearentzat lagungarri gerta zitekeela zati guztien aurkibide tematiko ahalik eta zehatzena eranstea, auzi biak —Atxurikorena eta Antonena— denboraren joanean hobeto jarraitu eta ulertu ahal izateko. Liburuaren azkenean, baita ere, auzien deskribapen artxiboen araberakoa sartu dugu, tankera honetako argitalpenetan erabili ohi diren arauei eutsiz egina.

Resumen: Existía un dato bien conocido referente a la existencia de Antón de Garay, un supuesto corsario del siglo XVI que anduvo robando por las costas de Galicia en 1509 y que fue sentenciado y llevado a la horca a finales del mismo año. ¿Qué personaje podría darnos una historia más propicia que la suya, la de aquél marino gorliztarra de tinte romántico? Esta publicación es la transcripción paleográfica del pleito que tuvo lugar como consecuencia de la condena.

busterri