JOANA

A Fortiori Editorial

JOANA

RAMIRO PINILLA eleberri laburreko 1.saria 2019

Egilea: Jokin de Pedro
ISBN: 978-84-96755-54-3
Hizkuntza: Euskara
Bilduma: Ex profeso, Zk: 8
Edizio urtea: 2019
Formatua: rustika
Orri kopurua: 80 o.
Neurria: 150mmx210mm
Argitalpen-kodea: AF2019072
SPP: 12€

Sinopsia:Joana Jauregizar nerabezaro zaila bizitzen ari da. Lehenengo kontraesana etxean bertan du: amaren euskaltzaletasun epelaren eta aitaren jarrera frankistaren artean kokatu behar du bere burua. Etxeko giro burgesetik kanpo bilatu beharko ditu itotzen duten galdera ugariren erantzunak, iraganeko eta oraingo gertaera ilun eta isilduak… Baina ez dago bakarrik. Alex ezagutzen duenean, lehenengo amodioa indar handiz biziko du, baina ez hori bakarrik: gogaide bat ere izango du aurrerantzean, euskara berreskuratzearen ilusioa eta etorkizun politiko hobe baten itxaropena elkarrekin biziko dituzte. Baina bidea oztopoz beterik aurkituko dute.
Eleberri honek 2019ko Ramiro Pinilla nobela laburren lehiaketako saria erdietsi du; Arantxa Urretabizkaia, Katixa Agirre eta Felipe Juaristi epaimahaikoek idatzitakoa jasoko dugu: “Eleberria Frankismoaren azken urteotan girotuta dago eta garai zail horretan euskara bizirik mantentzeko ahaleginak kontatzen ditu. Gai hori oso gutxitan jorratu da orain arte euskal literaturan eta lan honetan lehenengo amodio baten istorio batekin uztartu du egileak, samurtasunez eta soiltasunez idatzia”.

JOKIN DE PEDRO, idazlea
Bilbon jaioa. Euskal Filologia ikasketak eginda, urteetan Getxoko Aixerrota institutuan Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasten jardun du.
Misteriozko narrazioak (Izu-izua) eta polizi eleberriak argitaratu ditu (Irurac bat, Etsai gordea eta Elurpean), denak Elkar argitaletxearen eskutik.
Antzerki historikoan Plasentzia 1577, eta Anton Garaiko kortsarioaren historia sortu ditu, A Fortiori editorialak argitaratuak eta Plentzia eta Gorlizeko Busterri Herri Antzerkiak taularatuak.
Joana eleberri laburrarekin 2019ko Ramiro Pinilla saria erdietsi du.

SPP: 12€

busterri